Elikagaien Bankuaren aurtengo kanpaina ezberdina izango da


Laster etorriko da Elikagaien Bankuaren azaroko Bilketa Nagusia eta aurrekoetan ez bezala, dagoen osasun egoeragatik, aurtengoan ez da elikagairik jasoko, dirua baizik. Hau da, emari edo ekarpen ekonomikoa dirutan egingo da, gero elikagaiak erosteko.

Bizkaiko Elikagaien Bankutik laguntza eskatu dute aurtengo kanpainan parte hartzeko era berriak zabaltzeko, eta bide batez, aprobetxatu nahi izan dute herritarrei eskerrak emateko: “Benetan esan behar dugu Bizkaiko herritarren parte-hartzea beti bikaina izan dela, eta beraien elkartasuna aipatzekoa dela, horregatik ziur gaude oraingoan ere erantzuna ezin hobea izango dela.”

Informazio kanpaina azaroaren 16tik, 22ra garatuko da, epe horretan emariak online egin daitezkeelarik.
Bilketa kanpaina supermerkatuetan azaroaren 20an eta 21ean izango da eta KUTXAN EMAN EZAZU ZURE LAGUNTZA izango du izena.

 

Argibide guztiak ikusteko sakatu irudiaren gainean

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.