Daily Archives: 2020-10-23


Asteazkenean ostadar eder batek bisitatu zuen Asti Leku

Udazkenak kolorez beteriko irudi ikusgarriak uzten dizkigu han-hemenka, liluragarrienetako bat ostadarra delarik. Ortzadarrak sarritan agertzen badira ere, ez da erraza izaten ikustea, minutu gutxiko iraupena dute eta. Are zailagoa, eraikinez inguratuta baldin bagaude. Asti Leku eskenatoki ezin hobea da gertaera optiko eta meteorologiko honetaz bete-betean gozatzeko. Horrela gertatu zen pasa […]


Urriaren 20an Asti Lekuko Eskola kontseilua batu zen

Asteartean, urriak 20, Asti Lekuko Eskola Kontseiluak ikasturte honetako lehenengo bilera izan zuen. Bertan tratatzeko gai ezberdin batzuk bazeuden ere, denbora gehiena Covid-19ak eraginda ikastolan burutu diren aldaketa eta egokitzapenez hitz egiten eman zen.   Hain berezia eta aldakorra den ikasturte honetara egokitzeko beharrak garrantzi handiko zenbait aldaketa ekarri ditu […]


Ikastolak Herriari ekitaldia, azaroaren 13an Kursaalen

Aurten ikastolen jaiak ezin izan dira ospatu; hutsune horri erantzuteko ekitaldi nazional berezi bat izango da, azaroaren 13an, Donostiako Kursaalen. Ibilaldiatik animatzen gaituzte guztien artean antolatutako 2020. urteko Euskal Herriko ikastolen jaien itxialdi-ekitaldi nazionalean parte hartzera. “Ikastolen jaiak euskararen eta euskal kulturaren bost plaza handi dira. Euskal musikari, kantari, dantzari […]


Elkartasunak saria du! TANTAren zenbaki saritua: 043939

TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa urriaren 21ean egin zen, Andres Urrutia notario jaunaren aurrean, zenbaki saritua 043939 izan zelarik. Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez balitz ordezko zenbakiari egokituko litzaioke saria: 017203. Zenbaki sarituta duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta […]