Monthly Archives: urria 2020


Ipuinak, edabe magikoak eta sorginak Asti Lekuko Haur Hezkuntzan

Gaur, ostirala, egun magikoa bizi izan dute Asti Lekuko Haur Hezkuntzako lau eta bost urteko umeek, ipuinez, edabez, sorginez eta misterioz beterikoa.   Lau urtekoak sorgin jantzita etorri dira ikastolara Akelarrean parte hartu eta “Edabe magikoa” prestatu behar zuten eta. Argazkiak ikusteko sakatu irudien gainean   Bost urtekoek, Arimen gaua […]


Hugo Álvarez, Espainiako txapeldunordea 600 metroko lasterketan

Hugo Álvarez Asti Lekuko ikasleak bigarren postua lortu zuen 600 metro leuneko modalitatean, pasa den asteburuan Granollersen jokatutako atletismoko 16 urtez azpiko estatuko txapelketan. Hugok, 2020ko estatu mailako marka onena zeukalarik joan zenak, denboraldi bikaina egin du, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan hainbat garaipen lortuz. Segi horrela, txapelduna. Zorionak!     […]


Ikastolen VII. Batzarra, hurrengo hamarraldiari begira

Ikastolen VII. Batzarra prestatzeko prozesua otsailean hasi zen eskualdeetako aurkezpenekin, baina gutxi batzuk egin ostean, martxoan ezarritako konfinamenduagatik, gainontzeko guztiakak bertan behera utzi behar izan ziren. Irailaren 30ean berriro abiatu ziren aurkezpenak, eta Asti Lekun martxoan egitekoa zena, astelehen honetan, urriaren 26an, izan genuen. Bertara Bihotz Gaztea, Itxaropena eta Zubi […]


Asti Lekuko eskolaz kanpoko ekintzen hasiera, atzeratuta

Joan den urriaren 8an jakinarazi genizuen ikastolan eskolaz kanpoko ekintzak azaroan martxan jartzeko asmoa genuela, pandemiaren bilakaera baloratu ondoren. Dakizuen bezala, egungo egoera epidemiologikoa uste baino gehiago zaildu da, alarma-egoera ere aktibatu behar izan delarik; horrek mugikortasun-, kontaktu-, jarduera,- ordutegi-… murrizketak areagotzea ekarri du, bai eta segurtasun neurriak inoiz baino […]