Elkartasunak saria du! TANTAren zenbaki saritua: 043939


TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa urriaren 21ean egin zen, Andres Urrutia notario jaunaren aurrean, zenbaki saritua 043939 izan zelarik.
Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez balitz ordezko zenbakiari egokituko litzaioke saria: 017203.
Zenbaki sarituta duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez.
60.000 euroko saria jasotzeko zenbaki saritua duen onuradunak hilabete bateko epea izango du. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabete bateko epea izango luke saria eskatzeko.

“Mila esker mila TANTA txartelak erosiz ikastolekiko elkartasuna erakutsi duzuen guztioi, eta zorionak zenbaki saritua egokitu zaionari” eskertu nahi dute Ikastolen Elkartetik.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.