Asteazkenean ostadar eder batek bisitatu zuen Asti Leku


Udazkenak kolorez beteriko irudi ikusgarriak uzten dizkigu han-hemenka, liluragarrienetako bat ostadarra delarik.
Ortzadarrak sarritan agertzen badira ere, ez da erraza izaten ikustea, minutu gutxiko iraupena dute eta. Are zailagoa, eraikinez inguratuta baldin bagaude.
Asti Leku eskenatoki ezin hobea da gertaera optiko eta meteorologiko honetaz bete-betean gozatzeko. Horrela gertatu zen pasa den asteazkenean, goiz erdian.

Baina, zer da ostadarra?
Zeruan, euria egitean edo egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri tantetan islatzen denean agertzen dena.
Gazteleraz izen bakarra badu ere, arcoíris alegia, euskaraz, ordea, zenbait ditu: ostadarra (Bizkaian), Erromako zubia, ostarkua, ortzadarra edo ostilika.
Edonola esanda ere, ikuskizun ederra.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.