Daily Archives: 2020-05-29


Dena prest Asti Lekun ekainaren 1ean ikasleak hartzeko!

Aurreko astean jakinarazi genizuenez, ekainaren 1ean Asti Lekuko batxilergoko ikasleak geletara itzuliko dira. Ikastolara itzuliko diren lagun guztien segurtasuna (ikasle, irakasle eta gainontzeko langileena) bermatuta egon dadin, haietako batzuk jo eta ke aritu dira aurreko asteotan. Antolatu behar izandako eginkizunak anitzak, konplexuak eta koordinazio handia eskatzen dutenetarikoak izan dira (garbiketa, […]


Ibilaldia, birtuala maiatzaren 31n eta aurrez aurrekoa urriaren 18an

Maiatzaren 31rako internet bidezko ekitaldi berezia antolatu dute Ibilaldiako arduradunek “egun horretan jaialdia egiteko ginela gogoratzeko. Hainbat proposamen bidali ditugu ikasleek eta familiek ere etxetik parte har dezaten”. Bestalde, gogoratu nahi digute, aurrez aurreko Ibilaldiari dagokionez, osasun egoerak galarazten ez badu, urriaren 18an egitea aurreikusten dela, Araba Euskarazen egun berean, […]


‘BerdinGO!’, berdintasuna sustatzeko euskarazko mahai-jokoa

Harrobia ikastolako ikasleek berdintasuna sustatzeko euskarazko mahai-jokoa sortu dute. Bilboko Harrobia Ikastolako Lanbide Heziketako marketin eta publizitateko ikasleek ‘BerdinGO!’ jokoa sortu dute, euskaraz eta berdintasunaren alde. Joko inklusibo hau bere webgunetik deskarga daiteke. Mahai-jokoa 8 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da. ‘BerdinGO!’ jokoaren sortzaileek […]


Berbalagunen Telemintzodromoa

Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko Berbalagun taldekoek ekainaren 2an, 19:00etan egingo dute telemintzodromoan parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Animatu zaitezte! Kartelean argibide guztiak irakur ditzakezue, eta beraren gainean klikatzen baduzue izen-emate galdetegia agertuko zaizue.