Dena prest Asti Lekun ekainaren 1ean ikasleak hartzeko!


Aurreko astean jakinarazi genizuenez, ekainaren 1ean Asti Lekuko batxilergoko ikasleak geletara itzuliko dira.
Ikastolara itzuliko diren lagun guztien segurtasuna (ikasle, irakasle eta gainontzeko langileena) bermatuta egon dadin, haietako batzuk jo eta ke aritu dira aurreko asteotan.
Antolatu behar izandako eginkizunak anitzak, konplexuak eta koordinazio handia eskatzen dutenetarikoak izan dira (garbiketa, seinaleztapena, ikasle bakoitzaren izena daramaten ikasmahaiak, materialen hornidura –maskarak, gel hidroalkoholikoak, paperontziak, termometroak…-,espazioen erabileraren berrantolaketa, mugikortasuna, higiene neurriak, murrizketak, komunikazioa…
Eta hori guztia gutxi izan balitz, bizitzen ari garena arras ezohikoa denez, erronka garrantzitsu honek hasberri harrapatu gaitu guztiok, horrek dakartzan buruhausteak eta kezkak, bidelagun.
Hala ere, zailtasunak zaitasun, gaur, ostirala, esan ahal dizuegu ikastola zeharo prestatuta dagoela astelehenean segurtasunez itzultzeko.

Osasun, higiene, mugikortasun eta segurtasun baldintza guztiak jasotzen dituen Kontingentzia Plana burutu ondoren, bertan zehaztutako neurri guztiak ezarrita dauzkagu jada bai eta interes talde guztiei jakinarazita ere.

Aurrera Asti Leku!

Sakatu irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.