Ibilaldia, birtuala maiatzaren 31n eta aurrez aurrekoa urriaren 18an


Maiatzaren 31rako internet bidezko ekitaldi berezia antolatu dute Ibilaldiako arduradunek “egun horretan jaialdia egiteko ginela gogoratzeko. Hainbat proposamen bidali ditugu ikasleek eta familiek ere etxetik parte har dezaten”.
Bestalde, gogoratu nahi digute, aurrez aurreko Ibilaldiari dagokionez, osasun egoerak galarazten ez badu, urriaren 18an egitea aurreikusten dela, Araba Euskarazen egun berean, hasieran Nafarroa Oinezi zegokion egunean (azken honek aurten ez du jaialdirik egingo).
Ibilaldia prestatzeko lanean ari diren lantalde guztiak data berri honi begira jartzen hasi dira honezkero, ordurako guztia prest egon dadin, beti ere, segurtasun eta osasun irizpideak jarraituaz.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.