‘BerdinGO!’, berdintasuna sustatzeko euskarazko mahai-jokoa


Harrobia ikastolako ikasleek berdintasuna sustatzeko euskarazko mahai-jokoa sortu dute.
Bilboko Harrobia Ikastolako Lanbide Heziketako marketin eta publizitateko ikasleek ‘BerdinGO!’ jokoa sortu dute, euskaraz eta berdintasunaren alde. Joko inklusibo hau bere webgunetik deskarga daiteke.
Mahai-jokoa 8 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da. ‘BerdinGO!’ jokoaren sortzaileek txikienek jolasaren bitartez berdintasuna eta inklusibitatea bezalako gaiak barneratzea lortu nahi dute.

Hala nola, mahai-jokoa etxean zein eskolan jokatu daiteke eta gainera erabiltzaileek euskaraz gain ingelesa ere landu dezakete. ‘BerdinGO!’-ren webgunean jokoa doan deskargatzeko aukera dago. Horrez gain, jokoaren azalpena eta itxura Youtubeko kontuan ikus daiteke.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.