Monthly Archives: iraila 2018


Asti Lekuko Batxilergoko ikasleak San Nikolas arraun eskolan

Aste honetan Batxilergoko 1. mailako ikasleak Portugaleteko San Nikolas arraun eskolan egon dira gorputz hezkuntzako irakasleek lagunduta. Hiru egunetan zehar Asti Lekuko 140 bat ikaslek eduki dute aukera arraunaren hastapeneko jardunaldi interesgarri honetan parte hartzeko. Asti Lekutik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu Karlos Belasko San Nikolas arraun taldeko presidenteari […]


“IV Carrera de la Mujer Coraje”, irailaren 30ean, igandea

Irailaren azken igandean, hilak 30, “Carrera de la Mujer Coraje” lasterketa solidarioaren laugarren emanaldia gauzatuko da Portugaleten, Bihotz Aratz atletismo klubak antolatua. Aurreko guztietan bezala Asti Lekuren laguntza izango dute eta lasterketaren ondorengo festa ikastolan ospatuko da. Aurtengo diru-bilketa “AprendeTEA” elkarteari laguntzeko bideratuko dute. Dortsalak ikastolako txokoan erosi ahal dituzue […]


Kultur agenda

Portugaleteko Euskaraldian izena emateko jo dezakezue honako tokietara: • aek euskaltegia • Euskara zerbitzua • Udal euskaltegia • Euskaraldia.eus   Euskararen agenda: hona hemen Portugaleteko kultur agenda irail, urri eta azarorako: PORTUGALETEKO KULTUR AGENDA   Euskara: C2 maila egiaztatu nahi baduzu, Portugaleteko aek euskaltegiak 248 orduko ikastaroa eskaintzen du.


Eusko Jaurlaritzako Bekak

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta dirulaguntzetarako deialdia plazaratu du. Eskaerak egiteko epea: Irailaren 17tik urriaren 19ra DBHko Idazkaritzako ordutegia 8:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era izango da. Aurreko ikasturtetik bekak online eskatu eta bideratu ahal dira. Dirulaguntza iaz eskatu zuten guztiek (beka lorturik zein ez) aldez aurretik grabatutako […]


Asti Lekun berriro! Ongi etorri 2018-2019 ikasturte berria!

Udako oporrak bukatu eta gero, bagaude berriro ikastolan. Irailaren 7tik ilusioz, kolorez eta algaraz beteta dago berriro Asti Leku. Eta ikasturte berriarekin batera aurpegi berriak ere etorri zaizkigu Asti Lekura, ikasle eta irakasle berrienak, alegia. Ikasleei dagokienez, gainera, aurten iaz baino ume gehiago dauzkagu ikastolan, 1660 neska-mutiletik 1687ra pasatu garelarik. […]


Irailaren 12an irteera ordua 12.00etara aurreratuko da Asti Lekun

Espainiako Itzuliaren 17. etapa dela eta bihar, irailak 12, hainbat trafiko eten eta desbideraketa egongo dira Bizkaia osoan, haietako batzuk gure inguruko errepideetan. Era berean baliteke Asti Lekuko BUS zerbitzuan ere eraginik izatea. Gauzak horrela, honako hau jakinarazi behar dizuegu biharko egunerako: • Ikastolara etortzeko EZ DA ALDAKETARIK egongo. Ikasleek […]