Eusko Jaurlaritzako Bekak


Eusko Jaurlaritzak unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta dirulaguntzetarako deialdia plazaratu du.

Eskaerak egiteko epea:
Irailaren 17tik urriaren 19ra

DBHko Idazkaritzako ordutegia 8:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era izango da.

Aurreko ikasturtetik bekak online eskatu eta bideratu ahal dira.

Dirulaguntza iaz eskatu zuten guztiek (beka lorturik zein ez) aldez aurretik grabatutako inprimakina DBHko idazkaritzan edo online eskuratu dezakezue. Datu guztiak zuzen egotekotan eskaerari oneritsia eman diezaiokezue idazkaritzatik berriro pasatu gabe. Horretarako inprimakin bakoitzak daraman kodea inprimakinean bertan jakinarazitako url-ean (web helbidea) sartu behar da, besterik ez.

Prozedura berriari eta baldintza orokorrei buruzko informazio Educamosen bidez helarazitako zirkularrean daukazue.

Eusko Jaurlaritzako web honetan informazio gehiago aurkituko duzue:

WEB BEKAK

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.