Monthly Archives: iraila 2018


Asti Lekuko bi ikaslek Azkue Fundazioaren sari bat jaso dute

DBHko 4. mailako Izaro Alvarez Zaballak eta Uxue Huitzi Urkijok  Azkue Fundazioak urtero antolatzen duen komiki lehiaketa irabazi dute. Larunbatean, hilak 22, izan ziren Euskararen Etxean saria jasotzen. Komiki digitalen lehiaketa honetan 2017-2018 ikasturtean hartu zuten parte, hain zuzen ere, ikastolarekin Euskararen Etxea bisitatzera joan zirenean. Arestian esan bezala, bisitan joan […]


Asteazkenean Cambridgeko diplomak banatu genituen Asti Lekun

Asteazkenean, irailak 26, Asti Lekuko hainbat ikaslek Cambridgeko diploma jaso zuten. Ingelesaren gaitasun maila egiaztatzen duten Cambridgeko azterketa ofizialak 2018ko ekainean egin ziren ikastolan. Bilboko British Councilekin sinatutako akordioari esker Asti Lekuko ikasle guztiek -LHko 4. mailatik Batxilergoko 2.era bitartekoek- aukera daukate Cambridgeko diploma ofizialak (KET, PET eta FIRST) lortzeko […]


Asti Lekuko eskolaz kanpoko ekintzak urriaren 1ean hasiko dira

Hurrengo astean Asti Lekuko eskolaz kanpoko ekintza guztiak jarriko dira abian, bakoitza, dagokion egunean. Ekintzetan apuntatuta dauden ikasleak, 16.00etan, eskola bukatu eta gero, etxera joan barik ikastolan geratuko dira 17.30era arte. Behin saioa bukatuta garraio zerbitzuko erabiltzaileak autobusez itzuliko dira etxera eta beste guztiak gurasoek jasota. Urriaren 1etik ekainaren erdira […]


Mikroipuin festa

Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak euskarazko idazmena sustatzeko kanpaina berezia antolatu du: Mikroipuin Festa. “Ekimen hau ikastetxe, institutu eta euskaltegietako ikasleei begira prestatu dugu; gure asmoa da, beraz, haurrek zein helduek parte har dezaten. Parte hartzeko, gehienez 100 hitzeko ipuina idatzi behar duzue, kometa berba erabiliz eta azaroaren 30a baino lehen […]


I. Asti Lekuko Futbol Eguna irailaren 29an ikastolan

Irailaren 29an, larunbata, Asti Lekuko Futbol Egunaren lehenengo emanaldia ospatuko dugu ikastolan. Asti Lekuko Kirol Elkarteak futbolaren inguruan antolatutako ekintza hau goizeko 12:00etan hasiko da eta arratsaldeko 20:00etara arte luzatuko da. Partidak, jolasak eta kirol honi lotutako hainbat jardueraz gain bazkaria ere egongo da, “Indaba jana” nagusientzat (15€) eta txikientzako […]


Asti Lekuko saskibaloiko neska kadeteek “Joko Garbia”ren saria jaso dute

Asti Lekuko saskibaloiko neska kadeteek, aurtengo denboraldiari begira “motorrak berotzen” hasteko, “Barakaldo Hiria” izeneko txapelketan parte hartu zuten aurreko asteburuan. Partidak jokatzeaz gain, epaileei laguntzen eman zuten jardunaldi osoa, goizez zein arratsaldez. Aipatzekoa da, aurten, aspaldiko partez, lortu dugula kadete kategoriako nesken taldea ateratzea. Neskak, nola ez, motibazioz eta ilusioz […]