Yearly Archives: 2018


Gaur Olentzero Asti Lekun egon da

Urtero bezala, gaur, azken eskola eguna Gabonetako oporrak hartu aurretik, Olentzero menditik jaitsi eta Asti Lekura etorri da HH eta LHko ikasleak agurtzera. Opariak ere ekarri ditu eta banatutakoan berriro zuzendu da mendirantz beste neska-mutil batzuk bisitatzen jarraitzeko. Olentzeroren bisitaz gain, jai giroa izan dugu ikastolan hasiera-hasieratik trikitilari eta txistulariek […]


Asti Lekuko ALDIZKARIAren 2. alea argitaratu dugu

Asteazkenetik Ikusi Makusi Asti Lekuren ALDIZKARI digitalak badauka webgunean argitaratuta bere bigarren argitalpena. Aurrekoan bezala gaiak eta parte-hartzea anitzak izan dira. Sartu eta bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Ongi etorri Asti Lekuren ALDIZKARIra!


Asti Lekuko DBHko ikasleak, solidarioak Artizar-ekin

Urtero bezala Asti Lekuko DBHko ikasleek Artizar elkarteari laguntzeko hainbat produktu batu dituzte. Artizar egoera zail eta gogorretan bizi diren neska-mutil eta nerabeentzat sortutako proiektu hezitzailea eta gizarteratzailea da, hauen gaitasun pertsonal, sozial, afektibo eta familiarrak berreskuratu eta indartzeko asmoa daukana. Artizar-ek berauen berezko gizarteratze-guneetan lan egiten du: familia, eskola, […]


Ikasle-trukeek Europako “haizeak” ekarri dituzte Asti Lekura

Azken bi asteotan Europako zenbait herritatik etorritako lagunen bisitaldiekin aberastu da Asti Leku giroa. Egun hauetan Europako hizkuntza ezberdin batzuk entzun dira ikastolan: euskaraz gain, alemanera, italiera, frantsesa eta ingelesa izan ditugu nonahi, Asti Lekuk antolatutako 3 ikasle-trukeetako neska-mutil europarrek ekarrita. Alemaniarrak izan ziren gurera hurbildutako lehenak. Hogei ikasle eta […]


Asti Lekuko LHko 2. mailakoak Bermeon

Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak baleen bizimodua ari dira ikasten ikastolan eta aste honetan Bermeoraino joan dira bertako talaia eta Arrantzaleen museoa bisitatzera.


Asti Lekuko BAL proiektuko hitzaldiek bigarren fasea amaitu dute

Egun hauetan BAL proiektuari lotutako hainbat hitzaldi burutu dira ikastolan. Ingeniaritza, Osasungintza… Batxilergoko 1. mailako mintegi guztietan izan dute bigarren orientazio-saioa. Hemendik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu euren eskarmentua eta jakinduria ikasleekin konpartitzeko hizlari aritu diren guztiei (guraso, ikasle ohi, bazkide eta lagunei). Mila esker!