Irailaren 12an irteera ordua 12.00etara aurreratuko da Asti Lekun


Espainiako Itzuliaren 17. etapa dela eta bihar, irailak 12, hainbat trafiko eten eta desbideraketa egongo dira Bizkaia osoan, haietako batzuk gure inguruko errepideetan. Era berean baliteke Asti Lekuko BUS zerbitzuan ere eraginik izatea.
Gauzak horrela, honako hau jakinarazi behar dizuegu biharko egunerako:
• Ikastolara etortzeko EZ DA ALDAKETARIK egongo. Ikasleek ohiko orduan hartuko dute autobusa, bai 8.30ean sartzen direnek (DBH eta Batxi) baita 9.30ekoek ere (HH eta LH).
• Ikastolatik irteteko ordua 30’ AURRERATUKO DA, Batxilergoan izan ezik –hauek ohiko ordutegia mantenduko dute, bai klasean bai BUSean).
Beraz HH, LH eta DBHko ikasle guzti-guztiak 12.00etan irtengo dira. Era berean bus erabiltzaileek 12.05ean hartuko dute autobusa.
• BUS zerbitzuaren ibilbideak eta geltokiak mantendu egingo dira baina geltokietan 30’ arinago egon beharko duzue.

Sakatu beheko argazkian argibide gehiagorako

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.