Asti Lekun berriro! Ongi etorri 2018-2019 ikasturte berria!


Udako oporrak bukatu eta gero, bagaude berriro ikastolan. Irailaren 7tik ilusioz, kolorez eta algaraz beteta dago berriro Asti Leku.
Eta ikasturte berriarekin batera aurpegi berriak ere etorri zaizkigu Asti Lekura, ikasle eta irakasle berrienak, alegia.
Ikasleei dagokienez, gainera, aurten iaz baino ume gehiago dauzkagu ikastolan, 1660 neska-mutiletik 1687ra pasatu garelarik.


Irakasleen taldean ere “fitxaje” berriak ditugu, batzuk hemendik ibilitakoak, beste batzuk, ordea, berri-berriak.

Ezkerretatik eskumatara eta 3. lerrotik hasita: Nerea, Oihane, Iratxe, Eneritz eta Miriam

Usoa, Vanesa, Irune y Eider

Xabier, Peio, Naroa, Izaskun y Patricia

Haiei guztiei, txikikiei zein nagusiei, ongi etorria eman nahi diegu gure familia handira.
ONGI ETORRI ASTI LEKURA!

 

Ikastolako instalazioei dagokienez ere hobekuntza batzuk aurkitu ditugu.

 

LHn ate berriak jarri dira (beheko solairuan zein lehenengoan) eta elkarrekin egotego leku berriak atondu dira ikasgeletatik kanpo

 

HHn panel batzuk berritu dira, material sendoagoa erabiliz

 

DBHn presiozko garbiketa egin da eraikinean eta Batxilergoan komun berriak jarri dira. Kirolari dagokionez, futbol 7ko belarrezko zelaia atondu da eta hesi berriak jarri dira aparkalekuaren bukaeran.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.