Daily Archives: 18th maiatza 2018


Asti Lekuko ALDIZKARIA kaleratu dugu

Asti Lekuko ALDIZKARI DIGITAL berria aurkeztu nahi dizuegu. Ikastolako Plan Estrategikoaren Komunikazio arloko helburuetariko bat zen argitalpen digital honen lehenengo alea atzo argitaratu genuen eta zuekin guztiekin partekatu nahi dugu. Asti Lekuko ALDIZKARIA ikastola osatzen dugunentzako hedabide berria da. “Ikusi makusi” bere aurrekaria bezala, ikastolaren onenaren erakusleiho euskaldun eta hezitzailea. […]


Asti lekuko Saskibaloi eguna igandean ospatuko dugu

Igande honetan Asti Lekuko Saskibaloi eguna ospatuko dugu. Domekan, maiatzak 20, Asti Lekuko Saskibaloi Egunaren III. emanaldia burutuko dugu ikastolan. Goizez eta arratsaldez, LHko jantokian bazkari ederra barne, ekintza anitzak garatuko dira: zirkuituak, jolasak, norgehiagokak… Asti Lekuko Saskibaloia sustatzeko helburuarekin antolatutako kirol jardunaldi honetan parte hartzera ikastolara hurbiltzen zareten guztiok […]


Asti lekuko Agenda 21eko ikasleak Portugaleteko Udaletxean

Aste honetan ikastolako Agenda 21eko hainbat ikaslek euren lana aurkeztu dute Portugaleteko Udaletxean. Asteazkenean, maiatzak 16, Asti Lekuko Agenda 21proiektuan lan egiten duten DBHko zazpi ikaslek Portugaleteko Udaletxean burututako Udal Foroan aurkeztu zuten euren lana, herriko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Ikastolaren hizlariak Itziar Gorostizaga eta Hugo Álvarez izan ziren […]


Asti Lekuko neskak atleta ezin hobeak!

Asti Lekuko hainbat neskak oso emaitza onekin burutu dute Bizkaiko Atletismo txapelketa. Maialen Rey bere kategoriako (1. urteko haurrak) Bizkaiko txapelduna izan da proba konbinatuetan, eta Maider Robledo hamargarrena. Maialenek altuerako proban ere lortu du 1. postua eta Maiderrekin batera, erreleboena ere bai (4×80). Kluben artekoan ere heldu dira garaipenak […]