Asti lekuko Agenda 21eko ikasleak Portugaleteko Udaletxean


Aste honetan ikastolako Agenda 21eko hainbat ikaslek euren lana aurkeztu dute Portugaleteko Udaletxean.
Asteazkenean, maiatzak 16, Asti Lekuko Agenda 21proiektuan lan egiten duten DBHko zazpi ikaslek Portugaleteko Udaletxean burututako Udal Foroan aurkeztu zuten euren lana, herriko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera.
Ikastolaren hizlariak Itziar Gorostizaga eta Hugo Álvarez izan ziren eta eurek prestatutako power point baten bitartez bertaratukoei Agenda 21en inguruan garatutako ekintzak azaltzeaz gain, eurek hartutako konpromisoa zein herrian ezartzeko proposamena ere aurkeztu zizkieten: eguneroko bizitzan plastikoen erabilpena murriztea eta parke guztietan bizikletak aparkatzeko lekua jartzea, hurrenez hurren.
OSO LAN ONA! Jarrai dezagun natura eta ingurunea zaintzen!

AURKEZPENA pdfan

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.