Asti Lekuko ALDIZKARIA kaleratu dugu


Asti Lekuko ALDIZKARI DIGITAL berria aurkeztu nahi dizuegu.
Ikastolako Plan Estrategikoaren Komunikazio arloko helburuetariko bat zen argitalpen digital honen lehenengo alea atzo argitaratu genuen eta zuekin guztiekin partekatu nahi dugu.
Asti Lekuko ALDIZKARIA ikastola osatzen dugunentzako hedabide berria da. “Ikusi makusi” bere aurrekaria bezala, ikastolaren onenaren erakusleiho euskaldun eta hezitzailea.
Hiruhilero izango dugu gure pantailetan eta informazio instituzionalaz gain parte hartzeko bide berria eskainiko digu Asti Leku osatzen dugun pertsona guztioi. Errektore Kontseiluaren, Eskola Kontseiluaren eta Zuzendaritzaren informazioaz gain, ikasle, familia eta langileen ahotsak entzuteko lekua izango da.
Aldizkariak kulturarako, euskeraren erabilera zuzenerako eta, zergatik ez, dibulgaziozko zenbait artikulu labur plazaratzeko lekua ere izango da. Nola ez, hezkuntzak eta euskerak, gure bi zutabeek, leku propioa izango dute publikazio honetan.
ALDIZKARIA webgunearen hasiera orrialdean daukazue, baita komunikazioaren gunean ere.
Ikusi makusi, hau irakurri! Sakatu irudian.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.