Asti lekuko Saskibaloi eguna igandean ospatuko dugu


Igande honetan Asti Lekuko Saskibaloi eguna ospatuko dugu.
Domekan, maiatzak 20, Asti Lekuko Saskibaloi Egunaren III. emanaldia burutuko dugu ikastolan. Goizez eta arratsaldez, LHko jantokian bazkari ederra barne, ekintza anitzak garatuko dira: zirkuituak, jolasak, norgehiagokak… Asti Lekuko Saskibaloia sustatzeko helburuarekin antolatutako kirol jardunaldi honetan parte hartzera ikastolara hurbiltzen zareten guztiok ederto pasatuko duzuela frogatzeko hona hemen iazko ekitaldiaren argazki batzuk.

Sakatu argazkian.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude