Daily Archives: 2017-10-27


Saskibaloi topaketa aurreko larunbatean

Pasa den larunbatean Asti Leku eta Oribeltza klubetako eskola kiroleko jokalariek saskibaloi topaketa batean hartu zuten parte. Bi klub hauen arteko akordioan jasotzen denez, honelako ekintzekin Portugaleteko saskibaloiari bultzada eman nahi diote. Zapatuko topaketa honetan batu ziren 13 taldeetako neska-mutilek ederto pasatu zuten gehien gustatzen zaien kirola praktikatzen. Argazki guztiak […]


LHko 3. mailakoek Bilboko metroa bisitatu dute

Pasa den ostiralean hasita eta aste honetan bukatuta hirugarren mailako ikasle guztiak joan dira Bilboko metroa ezagutzera. Zerbitzu publikoen ezaguera lantzen duen “Nire txoko kuttuna” unitate didaktikoari lotutako ekintza honi esker ikasleek metroan bidaiatzeaz gain zerbitzu honen barneko instalazioak ezagutzeko aukera ere izan dute.


Cambridge-eko azterketen diplomen banaketa

Pasa den asteartean Cambridge-eko azterketen diplomak banatu genituen ikastolan. 2015/2016 ikasturtetik Cambridge-eko azterketa ofizialak ikastolan bertan egiteko aukera daukate Asti Lekuko ikasle guztiek. Aste honetan banatutako diplomak 2017ko ekainean egindako azterketei dagozkie. Ingeleseko gaitasunak neurtzen dituen proba hau egin zuten Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Batxilergoko 2.era bitarteko ikasleek lortutako maila […]


Batxilergoko proiektuaren hitzaldiek aurrera jarraitzen dute

BAL proiektuari lotutako hitzaldiak aurrera doaz.  Ekonomia mintegikoa urriaren 19an burutu zen (hizlariak, Andrea Sanz, Ander Wanba eta June González Asti Lekuko ikasle ohiak). Hilaren 25ean Zuzenbideari buruzkoa (hizlariak, Patricia Enríquez eta Jon Garate ikasle ohiak Txus Bilbao ikastolako Zuzendari Nagusiarekin batera) eta Ingeniaritza arlokoa (gonbidatuak, arlo honetako 5 ikasle, […]


Asteartean Asti Lekuko Klaustroa bildu egin zen

Asteartean, hilak 24, Asti Lekuko klaustroa bildu egin zen ikasleen irteera profilaren inguruko hausnarketa pedagogikoa egitera. EHIren aholkularitzarekin eratutako hausnarketa hau HPI (Hobekuntza Pedagogikoa Iraunkorra) proiektuaren lehenengo urratsa da eta Federico Malpica ESCALAE institutuko zuzendariaren laguntzarekin burutu zen. Hiru orduko saio honetan irakasleen ekarpenak batu ziren, proposatutako atalak taldeka landu […]


Mondragon Unibertsitatea Asti Lekun

Asteazkenean Mondragon Unibertsitateko profesional batzuk ikastolan egon ziren Batxilergoko 2. mailako ikasleekin. Aurreko ikasturteetan bezala,   Mondragon Unibertsitateko profesionalak gurera hurbildu dira Batxilergoko 2. mailako ikasleei bertan eskaintzen diren ikasketei buruzko argibideak jakinaraztera. Oraingo honetan Humanitate eta Hezkuntza Zientzietakoak egon dira gure ikasleekin, argibideak ematen eta zalantzak argitzen.  


San José de Calasanz-eko ikasleak praktikak egiten Asti Lekun

Aste honetan Santurtziko San José de Calasanz ikastetxean Haur Hezkuntzako Goi mailako teknikaria izateko ikasten ari diren hainbat lagun Asti Lekun egon dira praktika egiten. Oraingoan egin dituzte praktikak kanpoaldean garatu dira, batez ere, umeen jolas eta kantez baliaturik. Argazkietan ikusten dugun bezala ikastolako umeek primeran pasatu dute bisitari gazte […]