Asteazkenean Mondragon Unibertsitateko profesional batzuk ikastolan egon ziren Batxilergoko 2. mailako ikasleekin.
Aurreko ikasturteetan bezala, Mondragon Unibertsitateko profesionalak gurera hurbildu dira Batxilergoko 2. mailako ikasleei bertan eskaintzen diren ikasketei buruzko argibideak jakinaraztera. Oraingo honetan Humanitate eta Hezkuntza Zientzietakoak egon dira gure ikasleekin, argibideak ematen eta zalantzak argitzen.