Asteartean, hilak 24, Asti Lekuko klaustroa bildu egin zen ikasleen irteera profilaren inguruko hausnarketa pedagogikoa egitera. EHIren aholkularitzarekin eratutako hausnarketa hau HPI (Hobekuntza Pedagogikoa Iraunkorra) proiektuaren lehenengo urratsa da eta Federico Malpica ESCALAE institutuko zuzendariaren laguntzarekin burutu zen. Hiru orduko saio honetan irakasleen ekarpenak batu ziren, proposatutako atalak taldeka landu ondoren. Haiek guztiak Hobekuntza Pedagogikoaren prozesuarekin bigarren fasera eramango dira aztertuak izan daitezen.