Pasa den ostiralean hasita eta aste honetan bukatuta hirugarren mailako ikasle guztiak joan dira Bilboko metroa ezagutzera.
Zerbitzu publikoen ezaguera lantzen duen “Nire txoko kuttuna” unitate didaktikoari lotutako ekintza honi esker ikasleek metroan bidaiatzeaz gain zerbitzu honen barneko instalazioak ezagutzeko aukera ere izan dute.