Pasa den larunbatean Asti Leku eta Oribeltza klubetako eskola kiroleko jokalariek saskibaloi topaketa batean hartu zuten parte. Bi klub hauen arteko akordioan jasotzen denez, honelako ekintzekin Portugaleteko saskibaloiari bultzada eman nahi diote. Zapatuko topaketa honetan batu ziren 13 taldeetako neska-mutilek ederto pasatu zuten gehien gustatzen zaien kirola praktikatzen.
Argazki guztiak ikusteko sakatu argazkian.