Asti Lekuko Jaiotza badago ikusgai LHko atondoan


Asti Lekuko “Jaiotza batzordea”, turroia bezala, ikastolara itzuli da Gabonetarako. Mende laurdeneko ohitura dugu Asti Lekuko ama talde honek egiten duen lana. Abenduko lehenengo astean,  seme-alabak ikastolatik joanda badauzkate ere, ama hauek Asti Lekura hurbiltzen dira urtero LHko atondoan jaiotza ipintzera.
Aurten, haietako batzuk etorri ezin izan diren arren, ohitura onak zaindu behar direlakoan hemen izan ditugu betiko moduan Gabonei ongi etorria ematen.
Eskerrik asko taldea, lan bikaina egin duzue, betiko moduan!



Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.