Gaur Formula Students Bizkaia proiektukoak Asti Lekun izan dira


Gaur, apirilak 26, STEM ekintzen promozioen barnean, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektuko kideak izan ditugu ikastolan.

Formula Student Bizkaia proiektuan formula motako prototipoa diseinatzen, garatzen eta frogatzen dute urtero, gero lehiaketa internazionaletan parte hartuko duena. Aurten, formula prototipoaz gain, prototipo berria garatu dute, kotxe autonomo bat hain zuzen.

Gaur goizean, kotxe autonomoaren prototipoa DBHko 2. mailako eta Batxilergoko ikasleei erakutsi diete ikastolan, eta ikasleek kotxe hauek nola funtzionatzen duten, errepidea nola ikusten duten, nola autonomoki gidatzen duten eta ze nolako teknologiak erabiltzen diren haien barnean ikusi ahal izan dute.

Gainera, ekitaldian zehar gure ikasleek Ingeniaritza Eskolatik etorritako sei ikasleekin egon direnez, aprobetxatu dute Unibertsitateari begirako galderak egiteko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.