Daily Archives: 5th abendua 2018


Euskara eguna eta Euskaraldiaren bukaera Asti Lekun

Astelehenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera Euskaraldiaren amaiera ospatu da. Asti Lekun ere bi ekimen garrantzitsu hauei lotutako hainbat ekintza burutu ditugu: • HHko 2 urtekoek Euskaraldiaren bukaera jaiaren bideoa bidali digute. IKUSI • HHko 3, 4 eta 5 urtekoek Mari Domingiren bisita izan zuten eta argazki polit asko helarazi […]


LHko 2. mailakoak Portugaleteko Alde Zaharrean

Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Erdi Aroaren inguruko unitate didaktikoari bukaera emateko, eraikineko 1. solairuko pasilloak eta ateak atontzeaz gain, Portugaleteko Alde Zaharrera joan dira bertako Salazar Dorretxea, karrika estuak eta Andra Mari Basilika ikustera, besteak beste.


HH eta LHko 1. eta 2. ekoak “Lagunekin baratzean”

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 1. zikloko umeek izugarri ondo pasatu zuten asteartean “Bihar” txotxongilo taldeak antzeztutako “Lagunekin baratzean” lanarekin. Talde honen atzean Ainhoa Etxebarria dugu, Asti Lekuko ikasle ohia eta gaurko ama. Berak egiten ditu pertsonaia guztiak, gidoiaz, muntaiaz eta zuzendaritza-lanaz arduratzeaz gain. Oso lan polita, benetan!


Asti Lekuko Jaiotza badago ikusgai LHko atondoan

Asti Lekuko “Jaiotza batzordea”, turroia bezala, ikastolara itzuli da Gabonetarako. Mende laurdeneko ohitura dugu Asti Lekuko ama talde honek egiten duen lana. Abenduko lehenengo astean,  seme-alabak ikastolatik joanda badauzkate ere, ama hauek Asti Lekura hurbiltzen dira urtero LHko atondoan jaiotza ipintzera. Aurten, haietako batzuk etorri ezin izan diren arren, ohitura […]