Nekane Urra Asti Lekuko ikasle ohia, erizain Aita Mari itsasontzian


Aita Mari erreskate ontzia martxoaren bukaeran bueltatu zen Euskal Herrira, Mediterraneo itsasoan bi hilabete emandakoan, bertan Nekane Urra erizain aritu zelarik.

Hamabigarren misio horren zehazkizunak lehenengo eskutik ezagutze aldera, Berria egunkariak elkarrizketa interesgarria egin dio Nekaneri. Bertan, beste gauza askoren artean, izandako oztopoengatiko frustrazioa adierazten du “Nire lehen misioa izan da, oso berezia eta gorabeheratsua… 43 pertsona erreskatatu genituen, ezin izan genituen gehiago erreskatatu… Amorratuta eta frustratuta sentitu ginen…”

Esteka honetan elkarrizketa osoa irakur dezakezue

BERRIAk egindako elkarrizketa

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.