Asti Lekuko Aitor Aurreren lana 2024ko Mikroipuin Festako onena izan da


Portugaleteko Euskara Zerbitzuak antolatutako Mikroipuin Festa kontakizun laburren lehiaketaren aurtengo edizioan aurkeztu diren lan guztien artean, Aitor Aurre Asti Lekuko ikasleak idatzitakoa nabarmendu dute udal teknikariz osatutako epaimahaiak.

Gainera, ekimen hau festa bat izanik, hainbat opari banatu dira zozketaz, eta horietako batzuk Asti Lekuko hiru ikasleri egokitu zaizkie: Telmo Zuluaga (DBH2), Haizene López (DBH3) eta Oier Castillori (DBH 3).

Portugaleteko Euskara Zerbitzuak Mikroipuin festa lehiaketa antolatu du aurten ere, euskarazko irakurzaletasuna eta idazmena bultzatzeko helburuarekin. Parte-hartzaileek gehienez 100 hitz idatzi behar ziren ITSASO hitza erabiliz.

2024ko edizio honetara herriko bederatzi ikastetxetatik bidalitako 400 ipuin bildu dira (Asti Leku, Nuestra Señora del Carmen, Gabriel Celaya, Ruperto Medina, Antonio Trueba, Zunzunegi, Santa María, Maestro Zubeldia eta Kanpazar).

Lanak aurkezteko epea martxoaren 22an itxi zen eta sariak apirilaren 23an, Liburuaren egunean, banatu ziren Santa Clara kulturtegian.

Zorionak Aitor!!

Ekitaldiaren bideo-laburpena ikusteko sakatu irudian

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.