Eskolak kanpokoak amaituta, dena prest udako ekintzetarako


Aste honetan Asti Lekuko eskolaz kanpoko jarduerak amaitu dira, ekainaren 14tik 18ra bitartean eskolak 12:30ean amaituko dira eta.
Saskibaloi eskolakoek euren azken entrenamendu eguneko argazkiak bidali dizkigute, merendola eta guzti.

 

Hala ere, oporren aurretik ikastolako kideekin egoteko azken aukera bat geratzen da oraindik. Ekainaren 21etik aurrera Asti Lekuko udako jarduerak izango ditugu. Futbol, saskibaloi eta robotika campusak lehen astean, eta UDASTI udaleku irekiak, beste astebetez.

Artxiboko irudia. 2019ko ekaina

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.