Daily Archives: 2021-06-11


Eskolak kanpokoak amaituta, dena prest udako ekintzetarako

Aste honetan Asti Lekuko eskolaz kanpoko jarduerak amaitu dira, ekainaren 14tik 18ra bitartean eskolak 12:30ean amaituko dira eta. Saskibaloi eskolakoek euren azken entrenamendu eguneko argazkiak bidali dizkigute, merendola eta guzti.   Hala ere, oporren aurretik ikastolako kideekin egoteko azken aukera bat geratzen da oraindik. Ekainaren 21etik aurrera Asti Lekuko udako […]


DBH 1eko ikasleak ikasturtea agurtzen, aire zabaleko ibilaldi batekin

Ostegun honetan, ekainaren 10ean, Asti Lekuko bigarren hezkuntzako 1A eta 1E geletako ikasleek, atseden hartzea erabaki zuten, gero eta hurbilago dagoen ikasturtearen amaiera ospatzeko. Asmo horrekin ikastolatik irten eta Ortuellaraino joan ziren oinez. Han, herriko berdeguneez gozatu zuten, indarrak berritzeko otarteko ederra jan bitartean. Eguraldia lagun, oso ondo pasatu zuten. […]


USEko probak eginda, Asti Lekuko agur ekitaldirako prest

Aste honetan zehar, astearte, asteazken eta ostegunean hain zuzen ere, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko probak egin dituzte batxilergoa bukatu duten ikasle gehienek. Asti Lekuko ikasleek aurten, aurrekoetan ez bezala, BECen egin dituzte, hain zuzen ere 2. pabilioian eta 10. epaimahaia esleituta. Orain, proba guztiak burututa, datorren ostiralean, ekainaren 18an, batxilergoko ikasleei […]


Asti lekuko Eskola Kontseilua asteartean bildu zen

Astearte arratsaldean Asti Lekuko Eskola Kontseiluak bere 112. bilera izan zuen, bertan landu ziren gaiak hauek izan zirelarik, besteak beste: Plan Estrategikoa eta Batzar Nagusia, ikasturte amaierako irteerak, batxilergoko aurrematrikula, euskararen erabilera guraso bileretan, ikasturte amaierako bilerak, 2021-2022 eskola egutegia, COVID-19aren inguruko datuak eta txertaketa kanpaina.  


LH3ko ikasleak Basondora joan ziren asteazkenean

Asteazken honetan, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak  Basondora joan dira, Urdaibai inguruan dagoen basafaunarentzako babeslekura. LH 4ko ikasleek pasa den astean bezain ondo pasatu dute, ikasturte amaierako irteera honekin. Gainera, ikasturteko bakarra izan denez, inoiz baino gehiago gozatu dute.   Sakatu irudiaren gainean


Oraindik daukagu aukera 2021eko Ibilaldiari laguntzeko

Ibilaldia elkarteak mezu hau bidali digu zuek guztiokin partekatu dezagun: “Maiatzaren 30ean IBILALDIA 2021 KALAKALATA ospatu genuen arrakasta handiz guztion parte-hartzeari esker. Ekainean zehar azken erronka dugu, saldu gabe geratu zaigun arropa saltzea alegia. Horrexegatik ekaina osoan zehar ARROPA DENDAN, bai fisikoan eta baita digitalean ere, beherapenak jarri ditugu. Esteka […]