Aritz Mutiozabal idazlea Asti Lekun 5. mailakoekin


Aritz Mutiozabal idazle zarauztarra ikastolan egon da LHko 5. mailako ikasleekin ostiral honetan, hilak 26.
Aritzek “Bizikleta lapurtu didate” liburuaren nondik norakoak eta pasadizoak konpartitu ditu gure ikasleekin ikastolako Hitzaldi Aretoan. Bosgarren mailako guztiek liburua irakurrita daukatenez, guztiz interesaturik egon dira
eta oso parte hartze aktiboa eduki dute galdera eta ekarpen asko eginez.
Mutiozabal Zarautzen jaio zen 1980an. Kazetaritzan lizentziatua da eta gaur egun “Urola Kostako Hitza” egunkarian egiten du lan. Literatur munduan poesia landu du gehien bat, hainbat lehiaketatan saritua izateaz gain. “Bizikleta lapurtu didate” haurrei zuzendutako lehen lana du.
Eskerrik asko Aritz zure lan bikainagatik!

Sakatu argazkiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.