Daily Archives: 2018-01-26


Ikastolako txikiek Saharako errefuxiatuei laguntzeko janari asko ekarri dute etxetik

Haur Hezkuntzako umeek egoera estutuan daudenekiko elkartasuna erakutsi nahi dute berriro ere. Oraingoan Saharako errefuxiatuei luzatuko diete laguntza, Sahararen aldeko Euskal Karabana: Piztu Itxaropena izeneko ekintza solidarioan parte hartuz. Horretarako egun hauetan hainbat elikagai ekarri dituzte ikastolara, otsailean Tinduf-era (Arjelia) bidalita izan daitezen.    


Nerabeen arteko indarkeriaren prebentzio tailerrak LHko 5. mailan

Aste honetan nerabeen arteko indarkeriaren prebentzio tailerrak burutu dira LHko bostgarren mailako geletan. Portugaleteko Gazteria sailetik bideratutako ekimen honek Hilario Garrudo psikologoa dauka hizlari. Sona handiko terapeuta, artekaria eta familiako aholkulari honek lan ibilbidea luzea dauka eta Asti Lekuren ohiko kolaboratzailea da. Asteazkenean, urtarrilak 24, A, B eta D geletan […]


LHko 1. mailako batzuk Santimamiñeko koban egon dira

Aste honetan LHko ikasle batzuk Kortezubiraino joan dira bertan dagoen Santimamiñeko koba bisitatzera. Asteazkenean, hilak 24, lehenengo mailako B eta D geletako ikasleak Santimamiñetik ibili ziren lehen gizakiaren atzetik. Gidariaren azalpenak adi-adi entzun eta kobaren barrualdea ezagutzera sartu ziren jakinminak jota. Bertan kobaren txokoak ikusteko eta margo-lanak miresteko aukera izan […]


LHko 2. mailakoek unibertsoaren atea zabaldu digute

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek oso lan ederra egin dute Eguzki Sistema guregana ekartzeko. Bigarren mailako ikasleek eskulan izugarriak egin dituzte Eguzki Sistemaren inguruan ikasi berri duten guztia guri jakinarazteko. Izan ere, Unibertsoaren atea zabaldu digute LHko 1. solairuko hallean. Ezetz ausartu sartzera! Sakatu argazkiaren gainean


Batxilergoko ikasleak EHUko “Kimika bizirik” eta “Fisikaz blai” proiektuetan

Aste honetan Batxilergoko 1. mailako Zientzietako hainbat ikaslek parte hartu dute EHUko “Kimika bizirik” eta “Fisikaz blai” proiektuetan. Astearte eta ostegunean Asti Lekuko Zientzietako 1. Batxilerreko ikasle batzuek EHU/UPVko Zientzia eta Teknologia Fakultateak ikasleek Zientziarekiko duten interesa sustatzeko antolatutako bi proiektutan parte hartu dute: Kimika bizirik: ikasleek zenbait esperimentu egin dituzte […]


Aritz Mutiozabal idazlea Asti Lekun 5. mailakoekin

Aritz Mutiozabal idazle zarauztarra ikastolan egon da LHko 5. mailako ikasleekin ostiral honetan, hilak 26. Aritzek “Bizikleta lapurtu didate” liburuaren nondik norakoak eta pasadizoak konpartitu ditu gure ikasleekin ikastolako Hitzaldi Aretoan. Bosgarren mailako guztiek liburua irakurrita daukatenez, guztiz interesaturik egon dira eta oso parte hartze aktiboa eduki dute galdera eta […]


DBHko frantses ikasleen kamisetak ikusgai

Asti Lekuko frantseseko DBHko 4. mailako ikasleek Prêt-à-porter: La mode responsable proiektuaren barruan ekoiztu dituzten kamiseten erakusketa duzue DBHko 2. solairuan ikusgai. Gogoratuko duzuenez, azaroan eman genizuen Balenciaga museora egin zuten bisitaren berri. Orain irteera horretan ikasitako teknikekin eraldatu dituzte euren kamisetak, mezu aldarrikatzailea txertatuz. Jakin ezazue ere kamiseta horien […]