Daily Archives: 2024-04-12


Aste Santuan Asti Lekuko kirolariak ere ekinean

Aste Santuko oporretan, atsedenaldiaz eta asialdiaz gozatzeaz gain, Asti Lekuko zenbait ikaslek kirol txapelketa batzuetan parte hartu zuten. Esaterako, saskibaloiko kadete eta haur mailako emakumezkoen taldeek eta haur mailako gizonezkoenak Gandia Basket Cup txapelketan esku hartu zuten, martxoaren 24tik 27ra bitartean. Oso giro ona egon zela eta esperientzia ezin hobea […]


Asti Lekuko udako ekintzetan izena emateko epea zabalik dago

Urtero bezala Asti Lekuk zenbait campus eta udaleku antolatuko ditu ekainaren 24tik aurrera. Izena emateko epea maiatzaren 10era arte egongo da zabalik. Berritasun gisa, aurten 3, 4 eta 5 urteko haurrek gure Asti Lekuko TxikiKirol udalekuetan parte hartu ahal izango dute. Bertan, jarduera dibertigarri anitzez gozatuko dute, batez ere aire […]


Asti Lekuko ikasle batzuek Industria Erronkan parte hartu dute

Batxilergoko 1. mailako zenbait ikaslek, Teknologia eta Ingeniaritzakoek hain zuzen ere, Industria Erronka programan parte hartu dute. Horren baitan, asteazkenean 1.Bko ikasleek Arcelor enpresako instalazioak bisitatu zituzten eta BECen antolatutako ekitaldian izan ziren. INDUSTRIA ERRONKA


Jokoaren arriskuen inguruko hitzaldia Santa Clara kulturtegian

Datorren apirilaren 17an, 18:30ean, Unai Garma eta Álvaro Beristain a90grados enpresakoek “Zeure alde apustu egin” izenburuko hitzaldia emango dute Santa Clara Kulturtegian. Hitzaldiak gazteak jokoaren arriskuez ohartaraztea du helburu, bai eta horren inguruko informazioa eta aholkuak ematea. Sarrera doakoa izango da guztientzat, lekua bete arte.


Berdintasunean hezteko interesa duten familientzako tailerrak Portugaleten

Apirilean zehar, hezkidetzari eta maskulinitate alternatiboei buruzko doako tailerretan parte hartzera gonbidatzen dituzte familiak PortugaleteON-etik. Tailer horiek “etxetik arduratsu jokatu nahi duten gurasoei” zuzenduta daude, eta Portugaleteko Liburutegian garatuko dira astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era.   Izen-emateak: https://sarrerak.portugalete.org/