Datorren apirilaren 17an, 18:30ean, Unai Garma eta Álvaro Beristain a90grados enpresakoek “Zeure alde apustu egin” izenburuko hitzaldia emango dute Santa Clara Kulturtegian.
Hitzaldiak gazteak jokoaren arriskuez ohartaraztea du helburu, bai eta horren inguruko informazioa eta aholkuak ematea. Sarrera doakoa izango da guztientzat, lekua bete arte.