Urtero bezala Asti Lekuk zenbait campus eta udaleku antolatuko ditu ekainaren 24tik aurrera. Izena emateko epea maiatzaren 10era arte egongo da zabalik.
Berritasun gisa, aurten 3, 4 eta 5 urteko haurrek gure Asti Lekuko TxikiKirol udalekuetan parte hartu ahal izango dute. Bertan, jarduera dibertigarri anitzez gozatuko dute, batez ere aire zabalean: jolas tradizional eta kooperatiboak, psikomotrizitatea, kirol aniztasuna, txikiritmoa, gimnasia, yoga, ur jolasak, musika…
Informazio gehiagorako sakatu irudian