Aste Santuko oporretan, atsedenaldiaz eta asialdiaz gozatzeaz gain, Asti Lekuko zenbait ikaslek kirol txapelketa batzuetan parte hartu zuten.
Esaterako, saskibaloiko kadete eta haur mailako emakumezkoen taldeek eta haur mailako gizonezkoenak Gandia Basket Cup txapelketan esku hartu zuten, martxoaren 24tik 27ra bitartean. Oso giro ona egon zela eta esperientzia ezin hobea izan zela adierazi digute bertaratu ziren familiek eta teknikariek. Hau gutxi balitz, nesken bi taldeek garaipena lortu zuten. Zorionak!!
Bestetik, apirilaren 14an Erandion izandako Eskolarteko Kirol Jokoetan Asti Lekuko hiru ikasle judoko Euskadiko txapelketara joateko sailkatu ziren, hain zuzen ere, Aitor Basabe eta Oier Ganzo (38 kg) eta Oier Orrantia (42 kg). Zorionak eta zorte on, hirukote!
Ekain Aresek, taldeko argazkian ikusten dugunak, ilusio handia zuen Euskadiko txapelketan parte hartzeko, baina azkenean ezin izan zuen lehiatu ustekabeko lesio batengatik. Animo Ekain!