Daily Archives: 2023-05-18


Igande honetan, denok Ondarroara Ibilaldia ospatzera!

Igande honetan, maiatzak 21, Ondarroan dugu hitzordua guztiok, Ibilaldia ospatzeko. Publiko guztientzako moduko egitaraua antolatu dute. “Hasieratik nahi izan da – eta hein handi batean lortu da- guneak ez izatea oso sektorialak, hots, bakarrik umeena, gazteena edo nagusiena. Hau da, gune guztietan denentzako moduko edukiak tartekatzen ahalegindu gara. Bestalde, ekimenak […]


Asti Lekuko Udane Barrondo Bastida eta Goiuri Batiz Márquez, Bizkaiko txapeldunak atletismoan

Udane Barrondo Bastidak eta Goiuri Batiz Marquezek Bizkaiko urrezko domina eskuratu dute atletismoko bi diziplinetan, Udanek, 1000 metrokoan eta Goiurik, 3 kilometroko martxakoan. Gainera, biak dira Bizkaiko txapeldunak kluben artekoan Bihotz Aratz klubarekin, Asti Lekun eskolaz kanpoko atletismoa emateaz arduratzen dena. Orain, biak Euskadiko txapelketan garaipena lortzen saiatuko dira, Udane […]


DBH1eko frantseseko ikasleak Biarritzen izan dira batxilergoko 1. mailakoekin

Asteazkenean Asti Lekuko DBH1eko frantseseko ikasleak Biarritzera joan ziren batxilergoko 1. mailakoekin batera. Bertan, ikasle nagusiak begirale aritu ziren eta ikasle gazteagoei lagundu zieten pista-jokoa aurrera eramaten. DBHkoek zenbait pistari jarraitu behar izan zieten helburu bikoitza zuen jokoa burutzeko: batetik, Biarritzeko hirigune historikoa ezagutzea eta, bestetik, frantsesa praktikatzea. Esperientzia oso […]


LH4ko ikasleek ogia egiten ikasi dute

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasgeletan ogia egiten ikasi dute. Prozeduraren nondik norakoak ezagutu ondoren eta jasotako argibideei jarraituz, ikasleek ogi bana egin zuten. Hasierako espektatibak oso altuak ez baziren ere, berehala hartu zuten konfiantza eta, azkenean guztiek lortu zuten sukaldaritzako erronka hori arrakastaz aurrera ateratzea. Ez duzuela sinesten? Hona hemen […]


Herri Urratsek guztion laguntza behar du

“Elkartasun uholdea behar dugu, zubiak eraikitzen jarraitzeko”. Horrela adierazten digute Herri Urrats jaiaren antolatzaileek gu guztion laguntza behar dutela, pasa den igandeko euri jasak ospakizuna hondatu zielako. “Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan dugu Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai […]