DBH1eko frantseseko ikasleak Biarritzen izan dira batxilergoko 1. mailakoekin


Asteazkenean Asti Lekuko DBH1eko frantseseko ikasleak Biarritzera joan ziren batxilergoko 1. mailakoekin batera. Bertan, ikasle nagusiak begirale aritu ziren eta ikasle gazteagoei lagundu zieten pista-jokoa aurrera eramaten.

DBHkoek zenbait pistari jarraitu behar izan zieten helburu bikoitza zuen jokoa burutzeko: batetik, Biarritzeko hirigune historikoa ezagutzea eta, bestetik, frantsesa praktikatzea.

Esperientzia oso positiboa izan dela esan digute, “errepikatzeko modukoa” eta eguna labur samar geratu zitzaiela. Ederto pasatu zuten seinale!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.