Udane Barrondo Bastidak eta Goiuri Batiz Marquezek Bizkaiko urrezko domina eskuratu dute atletismoko bi diziplinetan, Udanek, 1000 metrokoan eta Goiurik, 3 kilometroko martxakoan.
Gainera, biak dira Bizkaiko txapeldunak kluben artekoan Bihotz Aratz klubarekin, Asti Lekun eskolaz kanpoko atletismoa emateaz arduratzen dena.
Orain, biak Euskadiko txapelketan garaipena lortzen saiatuko dira, Udane Bihotz Aratzekin eta Goiuri Bizkaiko selekzioarekin.
ZORIONAK ETA ZORTE ON, TXAPELDUNAK!