Daily Archives: 2023-02-24


Asti Lekuko 6 ikaslek lortu dute atzerrian hizkuntzak ikasteko beka

Eusko Jaurlaritzak emandako beka hauek hiru asteko egonaldia estaltzen dute, 2023ko udan  Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian ikastaroak egiteko, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta daude, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan matrikulatuta badaude. Beka hauek lortzeko, […]


Cambridgeko azterketak ikastolan egiteko izena emateko epea zabalik dago

Atzotik, otsailaren 23tik, zabalik dago Cambridgeko azterketa ofizialak ikastolan egiteko izena emateko epea. Izapidetzeko azken eguna martxoaren 24a da, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrerako edozein ikasle aurkez daiteke. Horretarako, familiek Educamos bidez jaso duten formularioa bete behar dute adierazitako epean. Asti Lekuko ingeleseko irakasleek proba egin nahi duten ikasleei […]


2023ko Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte

“Turrun hotsa” izango da Zubi Zahar ikastolak antolatutako Ibilaldiaren 41. edizioko abestia, bideokliparekin batera, hilaren 22an Ondarroan aurkeztu zutena. Aurtengo edizioa maiatzaren 21ean izango da, ‘Xe’ lelopean, eta motorrak berotzen joateko, 2023ko Ibilaldiaren bideoklip ofiziala ikusi ahal dugu. Egin klik irudiaren gainean