Daily Archives: 3rd otsaila 2023


Asti Lekuko DBHko ikasle eta familiak, Portugaleteko ZINESKOLAn

Asteartean, urtarrilak 31, DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Ballontiko zine-aretoetara joan ziren “Un monde” pelikula ikustera, Portugaleteko Udalak bideratutako ZINESKOLA proiektuaren baitan. ZINESKOLA proiektuari lotuta ere, DBH4koek azaroaren 24an “Arthur Rambo” filma ikusi zuten, eta aste honetan, Portugaleteko Udalaren Drogamenpekotasun sailak gonbidatuta, haien familiek “Alcarrás” pelikula ikusi eta […]


Datorren astean Sahararen aldeko karabanari laguntzeko elikagaiak bilduko ditugu

“Sahararen aldeko Euskal Karabana, Piztu Itxaropena” Saharako errefuxiatuei janariak emateko premiazko laguntza proiektua da, zeinari Asti Lekuko HH eta DBHko ikasleek, eskatu dituzten  produktuak etxetik ekarriz, lagunduko dioten. Haur Hezkuntzan, otsailaren 6an, 7an eta 8an bilduko dira elikagaiak (atuna oliotan, sardinak oliotan, arroza, pasta, egoskariak eta azukrea) eta higiene produktuak […]


Asti Lekuk Santa Agedari abestu dio gaur

Gaur, ostirala, Asti Lekuko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak Portugaletera atera dira Santa Agedari koplak abestera. Haur Hezkuntzakoek ere abestu dute, baina kalera joan beharrean, ikastola barruan eskaini dizkigute euren abestiak, eta aipatu behar da oso ondo egin dutela.   LH2ko ikasleak Aspaldiko egoitzara joan dira eta gainerako guztiek Portugaleteko […]


Ostegunean LH6ko ikasleek euren eskaerak zeramatzaten kopla batzuk abestu zizkieten zuzendariei

Otsailaren 4an Santa Ageda bezpera ospatuko dela baliatuz, atzo, ostegunean, LHko 6. mailako ikasleek euren eskaerak zeramatzaten kopla batzuk abestu zizkieten zuzendariei. Horretarako Asier Alcedo bertsolaritzako irakaslearen laguntza izan zuten. Horrek, bertsoak idazten laguntzeaz gain, bere trikitixaren doinua ere ipini zuen. Orain, “pilota zuzendaritza taldearen teilatuan dago”, eskatutakoa aztertuko zutela […]


“Lau Urtaro Naturabentura”ko jarduera berria otsailaren 12an

Asti Lekuko Lau Urtaro Naturabenturakoek ikasturte honetako 3. irteera antolatu dute otsailaren 12rako. Espeleotxiki Mairu ipini diote izen, eta Mairuelegorretako haitzuloak ezagutzera bideratuta dago. Parte hartu nahi dutenek, helduek zein txikiek, Kobazulo ospetsu horretako gela eta galeria ezagunenak eta ikusgarrienak ikusiko dituzte 2 ordu inguruko ibilbide erraz baten bidez, gidarien […]