Asti Lekuk Santa Agedari abestu dio gaur


Gaur, ostirala, Asti Lekuko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak Portugaletera atera dira Santa Agedari koplak abestera. Haur Hezkuntzakoek ere abestu dute, baina kalera joan beharrean, ikastola barruan eskaini dizkigute euren abestiak, eta aipatu behar da oso ondo egin dutela.

 

LH2ko ikasleak Aspaldiko egoitzara joan dira eta gainerako guztiek Portugaleteko kaleak alaitu dituzte beren abestiekin, maisuek eta andereñoek lagunduta.

Aspaldiko egoitzako adinekoek asko eskertu dute Asti Lekuko ikasleen urteroko bisita hau. Zentzu horretan, bertaratu diren ikasleek oso pozik daudela esan digute, beren energia eta poza transmititu ahal izan dizkiete eta.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.