Daily Archives: 2022/12/23


Olentzeroren bisita izan ondoren oporrak hartu ditugu urtarrilaren 9ra arte. Eguberri on!

Gaur, abenduak 23, urtero bezala, Olentzero menditik jaitsi da Asti Lekuko haurrei bisita egin eta opari batzuk emateko, 25eko gauean etxera eramango dizkien oparien aurrerapen gisa. Ikastolako ikasleek, bestalde, behartsuenekiko elkartasuna erakusteko aprobetxatu dute aurten ere. Horretarako, hainbat elikagai ekarri dituzte etxetik, eta batxilergoko boluntarioen laguntzarekin sailkatu eta Olentzerori eman […]


Asti Lekuko 2 urtekoen gelak ikastolara datoz 2023-2024 ikasturtean

Datorren ikasturtetik aurrera, Miguel Unamunon dauden 2 urtekoen gelak ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean kokatuko dira. Horrela, Asti Lekuko ikasle guzti-guztiak, 2 urtetik 18 urtera, ikastolak Grumete Diego 19 helbidean (Portugaleteko Florida auzoan) dituen instalazioetan egongo dira. Aldaketa horrek, zalantzarik gabe, hainbat abantaila ekarriko ditu, hala nola zerbitzuaren koordinazioa hobetzea, espazio […]


Laborategiak estreinatu ditugu DBH eta Batxilergoan

Aste honetan, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek Asti Lekuko laborategi berriak estreinatu dituzte. Zenbait irakasgai garatzeko hornituta dauden diziplina anitzeko espazio berri horiek laborategi zaharrak ordezkatzen dituzte, zeinak mugatuago zeuden bai espazioari, bai erabilera-aukerei, bai ekipamenduari dagokienez.  


LH6ko ikasleek primeran pasatu zuten Donostiako izotz pistan

Aste honetan LHko 6. mailako ikasleak Donostiako izotz pistan izan dira, hain zuzen ere, A eta B geletakoak astelehenean, eta D eta E-koak, asteartean. Bertan ze ondo pasatu zuten erakusteko argazki sorta bat helarazi digute. Sakatu argazkiaren gainean Izotz Jauregia Donostia-ko instalakuntzarik adierazgarrienetarikoa da, Anoetako kirol gunean kokatua. 1999an guztiz […]