Asti Lekuko 2 urtekoen gelak ikastolara datoz 2023-2024 ikasturtean


Datorren ikasturtetik aurrera, Miguel Unamunon dauden 2 urtekoen gelak ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean kokatuko dira. Horrela, Asti Lekuko ikasle guzti-guztiak, 2 urtetik 18 urtera, ikastolak Grumete Diego 19 helbidean (Portugaleteko Florida auzoan) dituen instalazioetan egongo dira.
Aldaketa horrek, zalantzarik gabe, hainbat abantaila ekarriko ditu, hala nola zerbitzuaren koordinazioa hobetzea, espazio zabalagoak -barrukoak zein kanpokoak-, familientzako erosotasun handiagoa eta garraio-zerbitzua hobetzea.
Datorren ikasturtean dena prest egon dadin, ikastolako zuzendaritza hasita dago egokitze lanetan, esate baterako, guneen banaketa berrian, jantoki-zerbitzuaren egokitzapen eta berrantolaketan eta garraio-zerbitzuaren berrantolaketan, besteak beste.
ONGI ETORRI!
 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.