Olentzeroren bisita izan ondoren oporrak hartu ditugu urtarrilaren 9ra arte. Eguberri on!


Gaur, abenduak 23, urtero bezala, Olentzero menditik jaitsi da Asti Lekuko haurrei bisita egin eta opari batzuk emateko, 25eko gauean etxera eramango dizkien oparien aurrerapen gisa.

Ikastolako ikasleek, bestalde, behartsuenekiko elkartasuna erakusteko aprobetxatu dute aurten ere. Horretarako, hainbat elikagai ekarri dituzte etxetik, eta batxilergoko boluntarioen laguntzarekin sailkatu eta Olentzerori eman dizkiote, Elikagaien Bankuari helaraz diezazkion.

JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!
URTARRILAREN 9AN BERRIRO IKUSIKO DUGU ELKAR. BITARTEAN, GOZATU, ABESTU, BARRE ASKO EGIN ETA, DENBORARIK BALDIN BADUZUE, ATSEDEN HARTU!

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.