Asti Lekuk Bizkaiko Neguko Judo Jaian parte hartu du


Aurreko igandean, abenduak 18, Neguko Judo Jaia ospatu zen Etxebarriko kiroldegian, non Bizkaiko eskolako judoaren zati handi bat elkartu zen. Bertan izan ziren Asti Lekuko judokak Fernando Torres entrenatzailearekin.

Ekitaldi honekin agur esan zioten 2022. urteari eta 2023ari ongietorri egin. Azken edizio hau goiztiarrenetakoa izan da, goizeko 9:30ean hasi baitzen. Parte hartu zuten Bizkaiko lurralde osoko 200 bat judokek primeran pasatu zuten, goiz jaiki behar izana, berehala ahaztuta.

Sakatu argazkiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.