Daily Archives: 2022-05-13


DBH1-2koek izugarri gozatu zuten Déjà Vu ikuskizunarekin

Aste honetan DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak Barakaldoko antzokira joan dira Déjà Vu ikustera. Bai ikasleek, bai irakasleek esperientzia zoragarria izan dela esan digute, guztiz gomendagarria. «Déjà vu» Manolo Alcántara Konpainiaren agintearen ikuskizun pertsonal eta antzeztua da. Bertan, bere sortzaileak pertsona baten eta bere ametsen arteko distantziaz hitz egiten […]


“Emozioen kontzertua” eta “Barroko kontzertua”, musika eta antzerkia LH1-2koentzat

Atzo, osteguna, LHko 1. mailakoek “Emozioen kontzertua” ikusi zuten ikastolako antzerki gelan, Soinuak Haizean konpainiaren eskutik. Umeek asko disfrutatu zuten musika eta antzerkia batzen dituen esperientzia honekin, aktoreen lan bikainean oinarrituta dagoena. 2. mailakoei dagokienez, duela pare bat aste “Barroko kontzertua” ikusi zuten, konpainia berberak emanda. Musika eta testua tartekatzen […]


LH4ko ikasleek San Mames bisitatu dute

Ostegunean, maiatzak 12, Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak San Mamesera joan ziren. Bertan, bisita gidatua egin zuten museoa eta gainontzeko instalazioak ezagutzeko. Belarra zapaltzeko ere aukera izan zuten!


Errepikatzeko moduan! Ederki pasatu zuten LH5ekoek Serantesen

Ostegunean, maiatzak 12, LHko 5. mailako ikasleak eta irakasleak  Serantes mendira joan ziren egun-pasa, ariketa fisikoa egin, naturaz gozatu eta, zergatik ez, “eguzkia ikusteko itxaropenaz”. Orotara 10 kilometro inguruko ibilaldia egin zuten joan-etorrian, ikastolatik oinez joan baitziren. Hodeiak egun osoan bide-lagun izan bazituzten ere, ederki pasatu zutela ematen du: “Azkenik, […]


LH2ko ikasleak, Donostiako Eureka! Zientzia museoan

Pasa den astean LHko 2. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Eureka! Zientzia museoa bisitatzera. LH2ko ikasleek unibertsoa ikasten egon dira, eta gela barruko lana osatzeko helburuz Donostiaraino joan ziren Eureka! Zientzia museoa bisitatzera. Bide batez, hirian zehar paseo bat emateko aprobetxatu zuten. Sakatu irudiaren gainean argazkiak ikusteko


TxikiDYA Kluba ASTI Lekun LH6ko ikasleekin

Asti Lekuko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek TxikiDYA Kluba programan parte hartu dute. TxikiDYA Kluba DYAk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian jarritako hezkuntza-proiektua da, Lehen Laguntzak ikastetxeetako ikasgeletara eramateko helburua duena. Bi ordu eta erdiko iraupena duen prestakuntza-programa honek alde teorikoa eta praktikoa ditu, osagai ludikoa funtsezko puntutzat hartuta. Horren bidez, […]


Larunbatean, Futbol Eskola 2ko ikasleak Asti Lekun lehiatu ziren

Pasa den larunbatean, maiatzak 7, Asti Lekuko futbol eskola 2ko ikasleek aukera izan zuten euren artean partida batzuk jokatzeko. Diputazioko eskola kiroleko ligak LHko 3. mailatik gorakoei begirakoak direnez, LH1-2ko umeek ez dute aukerarik izaten denboraldian zehar jokatzen diren partidetan parte hartzeko. Horrexegatik pasatu zuten hain ondo larunbateko ekitaldian, haien […]