Errepikatzeko moduan! Ederki pasatu zuten LH5ekoek Serantesen


Ostegunean, maiatzak 12, LHko 5. mailako ikasleak eta irakasleak  Serantes mendira joan ziren egun-pasa, ariketa fisikoa egin, naturaz gozatu eta, zergatik ez, “eguzkia ikusteko itxaropenaz”.
Orotara 10 kilometro inguruko ibilaldia egin zuten joan-etorrian, ikastolatik oinez joan baitziren.
Hodeiak egun osoan bide-lagun izan bazituzten ere, ederki pasatu zutela ematen du: “Azkenik, ez da agertu eguzkia, baina, hala ere, primeran pasatu du; ikasleek astero errepikatzeko eskatu digute… Pentsatu beharko dugu!!!”, komentatu ziguten maisu-andereñoek, nekatuta baina poz-pozik igarotako egunarekin.

Sakatu irudian argazkiakikusteko

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.