Atzo, osteguna, LHko 1. mailakoek “Emozioen kontzertua” ikusi zuten ikastolako antzerki gelan, Soinuak Haizean konpainiaren eskutik.
Umeek asko disfrutatu zuten musika eta antzerkia batzen dituen esperientzia honekin, aktoreen lan bikainean oinarrituta dagoena.
2. mailakoei dagokienez, duela pare bat aste “Barroko kontzertua” ikusi zuten, konpainia berberak emanda.
Musika eta testua tartekatzen dituen programa hau musika barrokoan barrena lau musikarik egindako bidaia da. Hauek Telemann, Falconieri, Purcell eta Corelliren obra liluragarriak interpretatzen dituzte, garaiko piezen eta instrumentuen bitxikeriak azalduz. Horretarako aktore baten anekdota xelebreez baliatzen dira.
Kontzertua Soinuak Haizean konpainiak ere eskaini zuen. Konpainia hau musika zabaltzeko elkarte bat da, eta bere kideen artean Jon Casamayor aktorea dago, Asti Lekuko ikasle ohia.